Gure Txakolinak

Txakoli

G22

BODEGA GORKA IZAGIRRE

Barietatea

Blanco

Graduak

13%Vol.

Dastaketa Oharrak

G22 txakolina, pazientziaren, behaketaren eta dastaketaren etekina da. Coupage berezi hau lortzeko urte askoko jarduna behar izan da. Hondarribi Zerratiko lur-eremu bereizgarrienen onena batu dugu G22 gure urte batetik besterako txakolina egiteko; euriteak, eguzki-ispiak, haize-boladak, mahastizainen lana... labur esanez, urte osoan gure mahastietan gertatutakoa islatzen duen ardoa da; Bizkaia botila batean. Ardo berezi batez ari gara, gaur egun edateko pentsatuta badago ere, datozen urteetan berarekin gozatzen jarraitzeko bilakatze-ahalmena duena, izan ere, G22-a urte batetik besterako ardoa da. Garbia, irisatua, eiteoso elegantea du. Kolore horixka islada berde bizi eta distiratsuekin. Sudurrean, hutsaltzen ez den usain nabarmena du. Hasieran txermenaren, sagar helduaren eta arabisagar arrosaren ├▒abardurak ditu. Konplexutasun handiagoko bigarren maila batean, berriz, lore zurien esentziak azaleratzen dira, garraiskaren, ezki-lorearen, zaparta-belar zuriaren eta mihiluaren oroitzapenekin nahastuta. Eraso atsegina eta fina. Ongietorria izaten den frutaren sentsazioak lore eta esentzia balsamikoei bidea uzten die. Konplexutasun handiko ardoa da.